Palestinarrei elkartasuna adierazi diete

Ataria 2020ko azaroaren 28a

Elkarretaratzearekin herri Palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diete, gaur, eguerdian, Tolosako Trianguloa plazan elkartu direnek."Israel zapaltzaile, CAF laguntzaile" oihukatu dute.

 

CAF enpresari "sarraskia" gelditzeko eskatu diote ozen Tolosako Trianguloa plazan.  "Konplize" izateari uzteko exijitu diote CAF-i, BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimenduak deitutako mobilizazioan elkartu direnek. Palestina ez dagoela bakarrik adierazi dute, eta "sionismoaren konplize ez den Euskal Herria nahi dugu" aldarrikatu dute. 

Tolosan egin moduan, Euskal Herriko beste hainbat herritan ere aldarrikapen berberekin elkartu dira. CAF enpresa aukeratu zuela Israelek tranbia sarea hedatzeko argitu dute, eta "sare horrek Jerusalem eta Israelgo kokaguneak lotzen ditu Palestinako lurralde okupatuan. Kokagune horiek legez kanpoak dira zuzenbidearen arabera, eta hala berresten dute Nazio Batuen hainbat ebazpenek, Gorteak, Genevako Konbentzioak eta nazioarteko giza eskubideen aldeko talde batzuk ere", esan dute.  

"Israel zapaltzaile, CAF laguntzaile" edo "gu ere Palestinaren alde" oihukatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!