Kirol arropa bildu dute Saharara bidaltzeko

Naia Vazquez 2020ko azaroaren 26a

Oria Sport eta Tolosa CFk kirol arropa eman diote Tolosaldea Sahararekin elkarteari.

Oria Sport eta Tolosa CFk kirol arropa eman diote Tolosaldea Sahararekin elkarteari, honek Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara eta Mendebaldeko Saharara bidali ahal izateko. Elkarteak esan du mugak ireki bezain laster bidaliko dutela. Gogoratu du, era berean, Maroko, Mendebaldeko Saharara sartu dela baimenik gabe eta momentu zailak ari direla bizitzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!