Herri bat bete ilusio, Tolosa bete ilusio

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa&Co 2020ko azaroaren 23a

Tolosako kaleak zuen ilusio eta animo mezuekin apainduko ditugu!

Gure kaleak apaintzeaz gainera, gure merkatari eta bizilagunen biziak koloreztatzen baditugu? Gora begiratu eta zeruak mezu positiboz bete nahi ditugu: jendea animatu, musukoaren atzean irribarre bat atera, eta gure herriak bizirik jarraitzen duela pentsatuta harro sentitzea.

Horretarako, herritarren animo mezuak bildu nahi ditugu, zuen hitzak izan daitezen gure kaleak suspertzeko arduradunak. Eta zuk ere, ilusio mezu bat bidaltzea nahiko genuke, ondoren guk bandera bilakatzeko!

Ondorengo formularioa betetzen baduzu zure mezua jasoko dugu: https://tolosandco.org/utzi-zure-ilusio-mezua/
Mila esker!! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!