"Pipa, el titere maravilloso" antzerkia Topic-en

Leyre Carrasco 2020ko azaroaren 22a

Pipa txontxongiloaren istorioa ezagutzeko aukera izan dute Tolosako txikienek.

"Pipa, el titere maravilloso" izeneko haurrentzako txontxongilo ikuskizuna aurkeztu du gaur Kataluniako La Puntual konpainiak Tolosako Topic-en, 12:30etan hasita. Pipa izeneko txontxogiloa da antzerkiaren protagonista nagusia. Bere istorioaren inguruko nondik norako guztiak ezagutzeko aukera eskaini du Nestor Navarrok gidatutako haurrentzako komedia honetan. Antzerkia gazteleraz izan da eta 45 minutu iraun ditu.

Pipak ez du bizimodu lasaia nahi. Izan ere, bizitzaz gozatu nahi du, lagunekin jolastuz eta maiteminduz. Bertan, pertsonaia harrigarriz beteriko mundu batekin egingo du topo. Bertan, Toful gizona eta haren palo-selfiea ezagutuko du, baita bankari jauna eta haren makina ere edo krokodilo gosetua. Gainera, Pipa istorioan maitemintzera iritsiko da, hain zuzen, Nina andereñoa eta haren izozkiaz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!