Tolosako Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Xexili eguna ospatzeko

Leyre Carrasco 2020ko azaroaren 22a

Tolosako Musika Bandak kontz 1 1606052291276
Tolosako Musika Bandak kontz 2 1606052292545
Tolosako Musika Bandak kontz 3 1606052293727
Tolosako Musika Bandak kontz 4 1606052294933
Tolosako Musika Bandak kontz 5 1606052295853
Tolosako Musika Bandak kontz 6 1606052296865
Tolosako Musika Bandak kontz 7 1606052297696
Tolosako Musika Bandak kontz 8 1606052298520
Tolosako Musika Bandak kontz 9 1606052299568
Tolosako Musika Bandak kontz 10 1606052300498
Tolosako Musika Bandak kontz 11 1606052301191
Tolosako Musika Bandak kontz 12 1606052301418
Tolosako Musika Bandak kontz 13 1606052301781
Tolosako Musika Bandak kontz 14 1606052302170
Tolosako Musika Bandak kontz 15 1606052302616
Tolosako Musika Bandak kontz 16 1606052302899
Tolosako Musika Bandak kontz 17 1606052303174
Tolosako Musika Bandak kontz 18 1606052303420
Tolosako Musika Bandak kontz 19 1606052303664

Kultura segurua dela aldarrikatuz, gaur musikarion eguna ospatu dute Tolosan.

Tolosako Udal Musika Bandak kontzertua eskaini du Tolosako Plaza Zaharrean Xexili eguna ospatzeko. 12:15etan hasi da kontzertua eta bertara gerturatu diren herritarrek Tolosako Udal Txistulari Banda ere entzuteko aukera izan dute, kontzertuan parte hartu baitu. Hala ere, kontzertua hasi baino lehen Triangulo plazan, Euskal Herria plazan eta Plaza Berrian izan dira Tolosako txoko ezberdinak girotzen. Xexili egunaren ospakizunarekin batera, kultura segurua dela aldarrikatu dute musikariek.

Tolosako Udal Txistulari bandak hiru obra interpretatu ditu. Lehena, 'Menua' izenekoa, bandako kide den Mikel Zelaia Arozenak moldatutako kantua da, Golden Apple Quartet Donostiako ahots talde famatuaren buen menu kantuaren moldaketa. Bigarrena, berriz, Federico Cortoren Adan eta Eba Polka izan da. Azkenik, Jose Inazio Ansorena txistulariaren Portu kantua jo dute txistulariek. Azken hau, lau ataletako alborada bat da, eta honako erritmoak ditu: Zortzikoa, Kontrapasa, Iriyarena eta Biribilketa. Bertan, zuzendari lanetan aritu da Ion Garmendia.

Txistularien ondoren, Udal Musika Bandaren txanda izan da. Gaurkoan, lau obra interpretatu dituzte. Lehenik, Federico Chuecaren 'El Bateo' izenekoa. Chuecak 1901ean estreinatu zen El Bateo zarzuelarako konposatutako pieza da, erritmo eta melodia ezberdinetako zatiek osatzen dutena. Besteak beste, Tango de Wamba, Popurrí de Organilleros edota Polca del fotógrafo zatiak nabarmendu daitezke.

Ondoren, New Orleansera bidaiatzeko aukera eskaini dute, bertako jazz doinuekin. Bob Crosbyren 'Sauth Rampart Street Parade' kantua jo dute. Rampart Street, New Orleanseko kale bateko izena da, eta parade hitzak desfile esan nahi du. Agian, kale horretan bizi ohi den kulturari eta arnasten den musikari egin nahiko zion erreferentzia Bob Crosbyk. Nahoiro Iwai japoniar musikagile oihak egin zuen bandarako moldaketa. Alaia, bizia eta intentsitate handikoa da, tartean, flauta, klarinete eta tronpeten bakarko saioekin.

'Boutique fantasque', jostailudenda magikoa izenez ere ezaguna, balet bat da. Léonide Massinek asmatutako ekitaldi batean. Munduko estreinaldi Londresko Alhambra Antzokian izan zen 1919ko eskainaren 5ean. Can-can dantzako bi panpinen arteko maitasunaren historiari buruzkoa da jostailu-denda batean, komedia-elementuak, dantza herrikoi nazionala eta koreografia klasikoa erabiliz. Ottorino Respighik idatzi zuen bertako musika, Gloarichino Rossiniren piano piezetan oinarrituta.

Azkenik, erabat ezberdinak diren bi obra bateratuta eskaini dute. Batetik, Ludwig van Bethovennen 5. Sinfoniako doinuak, eta bestetik, Damaso Perez Pradoren Mambo number 5. Bi kantuek duten berdintasun bakarra 5 zenbakia da. Obra horretan, kubatar erritmoak antzeman dira gehien.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!