Emakumeak lehen ilaran

Ataria 2020ko azaroaren 16a

Bi astez behin egin ohi duten bezala Plaza Zaharretik abiatuta manifestazioa egin dute eskualdeko pentsiodunek. Hilaren 25ean ospatuko den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela eta, Oneka mugimenduko eskualdeko kideek eraman dute pankarta pentsio duinen aldeko manifestazioan.

Beste behin ere pentsio publiko duinak nahi dituztela aldarrikatu dute, gutxienez, 1.080 euroko pentsioak; era berean, adineko egoitzen egoera "kezkagarria" dela ere salatu dute. Gaur, baina, emakumeak izan dira protagonista. Gainera, gogorarazi dute datorren astelehenean ez dela elkarretaratzerik izango.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!