Ah portzierto; gogoratu, mesedez, garaitsu honetan beti egin izan ohi dugun bezala, babarrun jate bat egin behar dugula. Eta, beti bezala, eztabaidatu behar dugula babarrunak ondoen lapikoan plo-plo edo presio-eltzean kozinatzen diren. Mondejua bai edo ez, azak nazka ematen dizula eta sobremesa amaiezinak dakartzan beste kontu denak. Gogoratu, bide batez, berriz ere ikasle guztiak etxean gotortuta daudenean, geure buruari gogorarazi behar diogula nola bizi garen orain hobeto, langile izanda, azterketadun ikasle ginenean baino. Eta, horri esker, patrikan sos batzuk ere baditugunez, gogoratu abenduko zubian berriz ere kanpora joango garen edota Durangoko Azokara egun-pasak egingo ditugun erabaki beharra daukagula. Eta ez ahaztu kuadrillako bi ezkondu ere egingo zaizkigula, eta uatxap taldeak sortu behar ditugula haien ezkondu aurreko agurreko bazkari-afariak antolatzeko. Gogoratu, astebururo erabaki behar dugula aurretiaz ondo antolatutako gaupasa egingo dugun, bi pote hartzera atera eta nahigabe liatuko garen edota igande goiza zerbaitetarako aprobetxatuko dugun. Gogoratu, urruti egon arren, hasi beharra daukagula pentsatzen gabonetako lagunarteko futbol partida jokatu behar dugun edo, lesioak eta ekiditeko, Uzturrera igoko garen. Eta ondorengo bazkarirako lekua non eta zenbat lagunentzat hartuko dugun. Eta, are urrutiago badaude ere, behingoz garaiz ibili, eta inauterietan bazkari-afarietarako tokia hartuko bagenu ere kalterik ez. Urtarrileko Bilboko manifestaziora joateko hitz egingo dugu aurrerago, baina gogoratu hortaz ere".
Katastrofista asko nabaritzen dut inguruan. Dena betiko aldatu dela eta inoiz ez dela ezer berdina izango eta halako sententzia apokaliptikoak entzun eta entzun ari naiz.
Katastrofista asko nabaritzen dut inguruan. Dena betiko aldatu dela eta inoiz ez dela ezer berdina izango eta halako sententzia apokaliptikoak entzun eta entzun ari naiz. Benetan diotsut neure buruari promesa egina niola, eskuartean daukazun edota online irakurtzen ari zaren aldizkari honetan ez niola gehiago pandemiari inolako erreferentziarik egingo, nahikoa dugula. Eta hara, ez didazu beste erremediorik utzi. Iritzi bat da, ez besterik, ez naiz ni ezertan aditu, baina ezin dut seguruago egon, aukerarik txikiena daukagunean, bueltatuko garela gure betiko kontu eta igogailuko elkarrizketetara. Ikusiko duzu. Gogoraraziko dizut.