Babarrunak prestatzen ikasteko aukera izango dute Azoka Lagunek

Ataria 2020ko azaroaren 12a

Duela bi aste abiarazitako ekimenean izena eman dutenek online  jasoko dute ikastaroa, larunbatean, 10:00etan.

Tolosako Udalak duela bi aste abiarazi duen Azoka Laguna egitasmoa eta jada 1.500 pertsonek eman dute izena. Azoka Lagun egin direnek azken bi asteburuetan Trianguloa plazan jarritako etxolan poltsa bat jasotzeko aukera izan dute eta larunbatean ikastaro batean parte hartzeko aukera izango dute.

Aurten ez da babarrunari lotutako azoka berezirik egingo, baina babarrunak tolosar erara prestatzen ikasteko aukera izango dute Azoka Lagunek. Ikastaroa online izango da larunbatean, 10:00etatik aurrera, eta Sonia Tapia sukaldariak eta Babarrunaren Elkarteko Xabier Goikoetxeak eskainiko dute. Babarrunak prestatzeaz gain, sakramentuak nola egin azalduko dute ere. Oraindik Azoka Lagun ez direnek eta ikastaroan parte hartu nahi dutenek www.tolosakoazaoka.eus webgunean eman behar dute izena. 

Ikastaroak errezetaren prestaketa denborak errespetatuko dituenez, aproposa izango da azalpenak jarraitu ahala babarrunak prestatzen joateko. Lanak aurreratu eta babarrunak prestatzen dauden bitartean itxaronaldia interesgarriago egiteko, gainera, bitxikeria eta istorio ugari kontatuko dituzte Sonia Tapiak eta Xabier Goikoetxeak.

Tolosako udalak larunbateko azokako postuetan osagai guztiak bildu eta sukalde lanetan murgiltzeko deia egiten die Azoka Lagunei. Ikastaroaren bideoa gordeta geratuko dela esan du ere, aurrerago ere erabilgarri izango delarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!