BABESTUTAKO EDUKIA

Egun hobeak datozenerako... Cape Town

Erabiltzailearen aurpegia Mira Bidaiak 2020ko azaroaren 9a

Amets batean sartuko zaituztegu. Hegoafrikan!

Motxila hartuta, Hegoafrikara bidaia bat egitera animatzen bazara, oso bidaia basatia izango litzateke eta oso erraza era berean, aholku batzuk jarraitzen badituzu. Animatu!

Hegoafrikak safariez, mendi magikoez, hondartzez eta kirol jarduerez gozatzeko aukera ematen dizu eta munduko hiri ederrenetako bat ere badu: Cape Town.

Iritsi eta Johannesburgoko aireportuan kotxe bat alokatuko dugu, Kruger parkera joateko.

Kontuan eduki Hegoafrikan ezkerretik gidatzen dela, errepideak egoera onean daudela eta norberaren kabuz joateko aukera bikaina dela.

Graskop izeneko hirian gelditu, Krugerren ateetan dago eta inguruak ikusteko leku ederra da. Blyde River Canyon, Three Rondavels...

Kruger parke nazionala, munduko animalia erreserba handienetako bat da. Hauek ikusteko aukera bikaina parke barruan dauden kanpamentuetan lo egitea da, gauero toki desberdin batean: Sengita Lebombo, Olifants, Lower Sabie... Egun osoan naturaz inguratuta gidatzeko aukera ematen du.

Elefanteak, zebrak, hipopotamoak, lehoiak eta abar agertzen diren bakoitzean gelditzeko. Prestatu zure plana!

Handik, barne hegaldi bat hartuz, Durbanetik Cape Town-era joatea derrigorrezkoa da.

Enklabe magiko batean dago eraikita, bere kostaldean pinguinoen, itsas lehoien eta uretako beste ugaztun askoren koloniak daude. Hori guztia, Afrikako kulturarekin eta bere historia garrantzitsuarekin nahastuta. Honek guztiak Afrikako hiri onena bihurtzen du, inolako zalantzarik gabe.

Egunak motz geldituko zaizkizu. Camps Bay hondartza, Boulders Beacheko pinguinoak, Table Mountainerako igoera, Lions Head, Bo-Kaapeko kale koloretsuak bisitatzea…

Eta bidaia bukatzeko badaude mahastiak ere, Stellenbosdch herrialdean, dastatzeko modukoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!