Tolomendi landa garapen agentziak azaldu duenez, Tolosaldeko traktore eta makineriako IAT azterketa etzi, larunbatean egingo dute, Usabal industriagunean (Bellota pabiloian). 60 makinarentzat izango da lekua, eta aurrez hartu beharko da hitzordua Tolomendira (943 65 50 97) deituta.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?