140.000 euroko saria lortu du ONCEren zozketan tolosar batek

Ataria 2020ko azaroaren 3a

Atzoko ONCEren zozketan egunero zenbaki berera jokatzen zuen tolosar bat izan zen irabazlea.

Berdura plazako 41. zenbakiko kioskoan eta San Frantzisko kaleko 1. zenbakian saltzen egoten den Juan Carlos Robles Castañok banatu zion irabazleari kupoia. "Oso pozik nago pandemia garaian jendea animatzeagatik", adierazi du gaur goizean Roblesek San Frantzisko kaleko saltokia irekitzean. Berak azaldu duenez, sari osoa ohiko bezero batek eraman du: "egunero TPV bidez lau kupoi eskuratzen ditu, beti zenbaki berean jokatuz".


Ez da Roblesek Tolosako kaleetan zortea banatzen duen lehen aldia, izan ere, duela bost urte ere 10 urtean hilabeteroko 2.000 euroko Soldatatzarra banatu baitzuen. 
Sari berri hau azken asteetan banatutako sarien zerrendari gehitu behar zaio, hala nola Eurojackpotek Donostiako Gros auzoan duela astebete banatu zituen 260.000 euroak; Zestoa eta Azpeitia artean banatu ziren beste 210.000 euroak; Lekeition banatu ziren 140.000 euroak; edota Rasca X20 batek Eibarren utzi zuen milioi erdi euroko saria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!