Koronabirusa

Orixeko 400 bat ikasleri PCR probak egingo dizkiete gaur arratsaldean

Ataria 2020ko azaroaren 2a

Orixe institutuko DBH 1 eta 4 bitarteko ikasle zein irakasle guztiei PCR probak egingo dizkiete gaur arratsaldean ikastetxeko gimnasioan, Osasun sailak horrela erabakita. 400 bat ikasle pasako dira proba egitera.

Tolosaldeako ESIak  aginduta konfinatuta ez dauden Orixe institutuko DBH 1 eta 4 bitarteko ikasle zein irakasleei PCR probak egingo dizkiete gaur arratsaldean, ikastetxeko gimnasioan. Ikastetxeak argitu du ikasle horiek ez direla isolatu behar eta emaitza positiboa bada bakarrik konfinatu beharko direla. 400 bat ikasle pasako dira probak egitera eta horretarako txandak antolatu dituzte; gelaka egingo dituzte eta lehenak 16:30ean egingo dituzte eta 18:50ean azkenak, nahiz eta aldaketak egon litezkeen.

Kasu positiboen gorakada dela eta, prebentzio moduan erabaki du Osakidetzak, baheketa egitea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!