Tolosako 5 gozotegi ezagunenek beraien sekreturik preziatuenak eman dizkigute: beraien gozoen errezetak. Bideoak jarraituta etxeko txikienek errezeta bakoitzeko emaitza antzekoena eta erakargarriena egin beharko dute, eta gehien gerturatzen den txikiena izango da gozotegi horretako "Tolosa Goxua 2020 Etorkizuneko Gozogile" diploma jasoko duena.
Hemen Ibañez Gozona gozotegiko Javi Iranzoren errezeta: Jesuita
Osagaiak:
- Hostorea egiteko:
- 250 gr. gari-irin
- 5 gr. gatz
- 125ml. ur
- 250 gr. gurin
- Glassa egiteko:
- Arrautza-zuringo 1
- Limoi tanta batzuk
- 300 gr. glass azukre
- Aingeru adatsa
- Almendrak
Tolosa Goxua 2020 #lehiaketa:
- Parte hartzeko baldintzak:
- 12 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak 5 errezetetan parte hartzeko aukera izango du.
- Argazkiak nora bidali:
- Egindako gozoen argazkiak 669 629 945 telefono zenbakira bidali beharko dira.
- Parte hartzeko epea:
- Etxean egindako gozoen argazkiak Urriaren 31 bitarte bidali ahalko dira. Epaia Azaroaren 6ean izango da eta epaimahaia tolosako gozogileek osatuko dute.
- Sariak:
- Sariak memoria jolas bat eta Goxua 2020 diploma izango dira. Errezeta bakoitzeko emaitza antzekotsuen eta erakargarrienari emango zaizkio (Errezeta bakoitzeko irabazle bakarra).