Tolosako 5 gozotegi ezagunenek beraien sekreturik preziatuenak eman dizkigute: beraien gozoen errezetak. Bideoak jarraituta etxeko txikienek errezeta bakoitzeko emaitza antzekoena eta erakargarriena egin beharko dute, eta gehien gerturatzen den txikiena izango da gozotegi horretako "Tolosa Goxua 2020 Etorkizuneko Gozogile" diploma jasoko duena.
Hemen Gorosti Gozotegiko Jon Sorarrainen errezeta: Euskal Pastela
Osagaiak:
- Orea egiteko:
- 750 gr. gari-irin
- 500 gr. gurin
- 400 gr. azukre
- 10 gr. gatz
- 30 gr. laranja likore
- Arrautza 1
- Krema egiteko:
- Litro bat esne
- 250 gr. azukre
- 85 gr. arto-irin (maizena)
- 4 arrautza
- Pastelaren gainetik zabaltzeko:
- Arrautza 1
Tolosa Goxua 2020 #lehiaketa:
- Parte hartzeko baldintzak:
- 12 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak 5 errezetetan parte hartzeko aukera izango du.
- Argazkiak nora bidali:
- Egindako gozoen argazkiak 669 629 945 telefono zenbakira bidali beharko dira.
- Parte hartzeko epea:
- Etxean egindako gozoen argazkiak Urriaren 31 bitarte bidali ahalko dira. Epaia Azaroaren 6ean izango da eta epaimahaia tolosako gozogileek osatuko dute.
- Sariak:
- Sariak memoria jolas bat eta Goxua 2020 diploma izango dira. Errezeta bakoitzeko emaitza antzekotsuen eta erakargarrienari emango zaizkio (Errezeta bakoitzeko irabazle bakarra).