Tolosa Goxua 2020: errezeta

Eceiza Gozotegia: Juanita

Erabiltzailearen aurpegia Tolosa Turismoa 2020ko urr. 26a, 08:00

Tolosa Goxua 2020 lehiaketa abiarazi dugu, etorkizuneko gozogileak ezagutzeko asmoz.

Tolosako 5 gozotegi ezagunenek beraien sekreturik preziatuenak eman dizkigute: beraien gozoen errezetak. Bideoak jarraituta etxeko txikienek errezeta bakoitzeko emaitza antzekoena eta erakargarriena egin beharko dute, eta gehien gerturatzen den txikiena izango da gozotegi horretako "Tolosa Goxua 2020 Etorkizuneko Gozogile" diploma jasoko duena.

Hemen Eceiza gozotegiko Javier Eceizaren errezeta: Juanita

Osagaiak:

  • Bizkotxoa egiteko:
    • 5 arrautza
    • 125 gramo azukre
    • 200 gramo gari-irin
    • 8 gramo legamia
    • 60 gramo almendra-irin
  • Krema egiteko:
    • Litro bat esne
    • 240 gramo azukre
    • 60 gramo arto-irin (maizena)
    • 4 arrautza

 

Tolosa Goxua 2020 #lehiaketa:

  • Parte hartzeko baldintzak:
    • 12 urte arteko ume eta gazteek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaile bakoitzak 5 errezetetan parte hartzeko aukera izango du.
  • Argazkiak nora bidali:
    • Egindako gozoen argazkiak 669 629 945 telefono zenbakira bidali beharko dira.
  • Parte hartzeko epea:
    • Etxean egindako gozoen argazkiak Urriaren 31 bitarte bidali ahalko dira. Epaia Azaroaren 6ean izango da eta epaimahaia tolosako gozogileek osatuko dute.
  • Sariak:
    • Sariak memoria jolas bat eta Goxua 2020 diploma izango dira. Errezeta bakoitzeko emaitza antzekotsuen eta erakargarrienari emango zaizkio (Errezeta bakoitzeko irabazle bakarra).

 

Erlazionatuak

Tolosa Goxua, etxean bertan

Tolosaldeko Ataria 2020 urr 26 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!