OLERKIA

Artzainen zenbakiak

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2020ko urriaren 31

Arratiako lehenagoko zenbakiak (Laratzu Taldea, Dima, Bizkaia). ATARIA

Enrike Etxebarria etorri zait ametsetan

zeruari begira geratu gara nola artzainak Gorbeian

edo Tibeten, edo Idahon, edo Aralarren,

edo Gorbeian

eta esan dit ehun eta laurogei ardi eskas dauzkala

edo behar bada ez direla berrehunera iristen.

Lehen bai, lehen bostehun eta gehiago ei zeuzkan

eta gainera batzuk orain utzita dauzkala

beste pastore batzuk jagoten dizkie

aharito eta guzti utzita han eta hemen

konfiantzako jendeari

eta finean ez dit esan

zenbat ardi diren guztira

zeren ezagunek ere berari utzita

badauzka ardi batzuk berak, ez asko,

baina gutxi ere ez, aharito eta guzti

Enrike Etxebarriak.

Bere begi zuriekin

etorri zait ametsetan.

Eta ezagutzen duen mundua erakutsi dit,

ametsetakoa:

txabola bat sarobe batean

ardiak lanbro zurian,

berak oso ongi daki zenbat

berak ezagutzen ditu, banan-banan, denak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!