Koronabirusa

Leidor aretoko eta kultur etxeko jarduera guztiak mantenduko dituzte

Ataria 2020ko urriaren 27a

Bizikidetza programaren barruan programatutako Zubiak dokumentala atzeratuko dute eta ezingo da bihar ikusi, beraz. Biharko Zine Foruma mantendu dute eta ondorioz, Kleber Medonca Filho eta Juliano Dornellesen Bacurau filma ikusi ahal izango da 20:30etik aurrera.

Tolosako Udalak jakinarazi du Leidor aretoko eta kultur etxeko ohiko jarduera mantentzea erabaki dutela eta beraz, aurreikusiak zeuden ekitaldi guztiak egingo direla, hala nola, kultur etxeko ikastaroak, Jabetze Eskolako jarduerak, Topagunea eta zinema.
 

Topagunearen kasuan, zerbitzua seiko taldeetan banatuta emango dela esan du eta  egoerak eskatutako gainerako neurriak jarraitu beharko direla. "Kultur jarduerak ohiko moduan egin ahal izango dira betiere, edukiera %50era mugatuta eta prebentzio neurri guztiak jarraituta", esan du udalak.

Kultur etxeko bilera gelen inguruan esan du gehienez ere 6 pertsonez osatutako taldeek erabili ahal izango dituztela eta entseguak egiteko aukera izango dela, kontingentzia plana jarraituta, eta betiere seiko taldeetan banatuta eta espazioaren edukiera (%50) gainditu gabe. Pasa den asteburuan atzeratutako jarduerak (udal musika bandaren kontzertua, Kukai taldearen emanaldia, zinema...) data berrietan gauzatu eta eskaini ahal izateko lanean ari dela esan du udalak. 

Hondakinen kudeaketa
Positibo kopuruen gorakada dela eta, berrogeialdian dauden pertsonen kopuruak izugarri egin du gora, eta sortzen dituzten hondakin guztiak sailkatu gabe errefusara bota behar direla esan du.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!