Haizetea 2020/10/21

Elosegi parkea itxita, segurtasunagatik

Ataria 2020ko urriaren 22a

Herriko zenbait guneetan bezala, astearteko haize boladak ezbeharrak sortu ditu bertan. Behin sortutako kalteak konpontzen direnean, segurtasun berme guztiekin zabaltzeko aukera dagoenean irekiko da berriro.

Astearte gaueko haizeteek ezbehar ugari sortu zituzten Tolosako zenbait guneetan. Zuloaga auzoan, Izaskun auzoan, Zumalakarregi kalean, Belate-Anoetako bidean, Sakramentinoetan eta bereziki landa auzoetan: Urkizun, Aldaban eta Bedaion.

Kalte materialak eragin zituen haizeak eta hainbat zuhaitz eta bestelako objektu ugari botata agertu ziren atzo goizean; zenbait zuhaitzek, gainera, errepideak moztu zituzten.

Gauzak horrela, goiz goizetik hasi ziren udal langileak Babes Zibileko boluntarioen laguntzarekin lanean, haizeak eragindako kalteei konponbidea ematen eta oztopatuta zeuden errepideak irekitzen, larritasun handiena zuten egoerei lehentasuna emanda. Gaur ere lanean dihardute.

Elosegi parkea, momentuz, segurtasunagatik itxi egin da, haize boladek bertan ere ezbeharrak sortu dituztelako. Behin sortutako kalteak konpontzen direnean, segurtasun berme guztiekin zabaltzeko aukera dagoenean irekiko da berriro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!