Koronabirusa

Larunbateko Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Tolosako emanaldia, bertan behera

Ataria 2020ko urriaren 22a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak bertan behera utzi behar izan du larunbatean Tolosako Leidorren eskaintzekoa zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia.

"Eusko Jaurlaritzak jarritako murrizketa berriak direla eta" urriak 24an, larunbatean, Tolosako Leidor aretoan ospatzekoa zen Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizi Dantza emanaldia bertan behera utzi behar izan du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. "Murrizketa berriak gehieneko edukiera 400 ikusleetara jaistea behartu gaitu, 480 ikusletik 80 haur zein guraso kalean utziz", eta horregatik erabaki dute emanaldia bertan behera uztea. "Tolosaldeko herritarrek eman diguten berotasuna eskertu nahi dugu, COVID-19 dela eta bigarren aldia baita emanaldi bera bertan behera uzten dugula", esan du.

Sarrerak Internet bidez erosi dutenei kontu korronte bidez bueltatuko zaie dirua, eta leihatilan erosi dutenei leihatilan bertan itzuliko zaie dirua, zehaztuko den egunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!