Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Armoniaren bila

Ataria 2020ko urr. 23a, 07:57

Tolosako Anandi Yoga Eskolan garapen pertsonalerako gune bat eskaintzen dute. Eskola ireki eta parte-hartzailea da, eta sormenak ere badu lekurik.

Eskola Bharat Yogachariak ireki zuen 1994. urtean etai deia batek bultzatuta egin zuen; gizakia gaitasun handikoa dela eta izan nahi duen guztia izateko gai dela. Anandi Yoga Eskolak eta Herriz Herri Yoga Satyak ikastaro eta formakuntza saioak eskaintzen dituzte Tolosaldean eta Goierrin, baita Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan ere. Yoga Zientzian dira aditu eta kultura hori goitik behera ezagutzen dute. Era berean, meditazio eta mindfulnesean dira aditu eta horri begirako ikastaro, tailer eta jarduerak antolatzen dituzte.

Anandi Yoga Eskolan laguntzeko prest daudela diote. Gerturatzen direnei euren burua ezagutzen eta armonia lortzen laguntzen diete,zoriontsu izateko inguruan dugun horrekin oreka aurkitzen laguntzen dutelarik. Izan ere, argi dute: Yogak ongizate fisiko, mental eta emozionala lortzen laguntzen du, bizipoza ematen du eta harremanak hobetzen laguntzen du. Bizitza bizitzen laguntzen dute Anandi Yoga Eskolan, bizitza den bezalakoa jasotzen eta zoriontsu izaten laguntzen dute, bizitzari zentzua bilatuz.

  • Helbidea: Lizardi plaza, 2, Tolosa
  • Facebook: escuelayogananditolosa
  • Helbide elektronikoa: yogatolosa@hotmail.com
  • Telefono zenbakiak: 659 045 930 (Bharat) edo 605 743 987 (Aruni-Aloña)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!