Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Zaintzarako erremintak

Ataria 2020ko urriaren 22a

1985etik ari da produktu naturalak eta osasunerako zerbitzuak eskaintzen Zainberri belar eta dietetika denda.

Gorputza osasuntsu sentiarazteko milaka produktu aurki daitezke:produktu ekologikoetatik hasi eta elikadura makrobiotikoa, sendabelarrak, osagarri nutrizionalak, bitaminak, kosmetika naturala, parafarmazia, haurrentzako eta garbitasunerako produktuak, eta baita oinak zaintzeko produktuak eta hainbat liburu ere. Alor ezberdinetako pro-duktuak dauzkate, denetarik pixka bat.

Produktuak saltzeaz gain, pertsona bakoitzaren beharrak entzun,ikusi eta aholku batzuk emanez erantzun bat ematen diote bezeroari.Haietako asko, sintomaren batekin joan ohi da dendara eta bere ego-era hobetzea izaten dute helburu. Urteetako esperientziaz baliatuta,bezeroari aholkurik hoberenak ematen saiatzen dira, bere ongizatea ardatz hartuta. Bezero bakoitzarentzat lan egitea dute gogoko, tratua pertsonalizatuz.

Zainberrin egiten dutena zainketa lan bat da. Pertsonek zaintzekoeta prebenitzeko erremintak eduki behar dituzte eta hor kokatzen da Zainberri, heziketa horretan. «Gu hor gaude», diote.

Dendan produktuak saltzeaz gain, online erosteko aukera ere ezarri berri dute: www.zainberri.com helbidean aurki daitezke gorputzak ondo egoteko behar dituen elikagai eta osagarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!