Ostalaritzako bonu-orriak erosteko azken egunak

Ataria 2020ko urriaren 21a

Igande honetan amaituko da tokiko jatetxe, kafetegi eta tabernetan kontsumitzeko bonu-orriak erosteko aukera.

Beste behin tolosarrek tokikoa babestearen aldeko apustua egin dute, eta merkataritzara bideratutako bonuekin gertatu bezala, ostalaritzako bonu-orriek ere harrera ezin hobea izan dute. Azken hauek eskuratzeko aukera, baina, egun gutxi barru amaituko da, hain justu, hilaren 25ean, igandea.

Dagoeneko zenbait tokitan agortu badira ere, ale gutxi batzuk besterik ez dira geratzen zenbait establezimenduetan: Ikatza, Plan B, Botarri, Izarra, Eguzki, 66, Saikin, Amaiur, Alondegia eta K2 tabernetan, hain zuzen.

Bonuak establezimenduan bertan eskuratu behar dira. 30 euroren truke, 45 euroko balioa duen bonu-orri bat jasotzen da, udalak 15 euro gehitzen baitizkio laguntza modura. Orri horietako bakoitzean 5 euroko bosna bonu eta 10 euroko bina daude, guztiak erosketa egindako establezimendu horretan bertan erabiltzeko (abenduaren 7a baino lehen), nahi adina kontsumiziotan banatuta.

Bonuen inguruko informazio eta argibide gehiagorako www.suspertutolosa.eus webgunea bisita daiteke. Zalantzak argitzeko, berriz, merkataritza@tolosa.eus helbidera idatzi edo 943 697 521 telefonora deitu behar da (10:00etatik 13:00etara)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!