Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Kirolarien zerbitzura

Ataria 2020ko urriaren 21a

Iturria: Foku

Alemanian ikasia, Iñaki Arratibelek 1989an ireki zuen bere Tolosako Kirol Medikuntza kontsulta eta geroztik kirol medikuntzaren esparruan dabil lanean.

Berazubin hasi eta 1996tik aurrera gaur egungo egoitzan, Iurre 21-22behean. Adin, maila eta kirol guztietako kirolariak hartzen ditu eta norberaren osasunean, helburuan eta gaitasun fisikoan oinarritzenda kontrol pertsonalizatuak bermatzeko.

Kirolerako osasun-azterketak egiteaz gain, odol eta gernu analisiak edota tratamendu eta lesioen kontrol zehatzak ere burutzen dira kontsultan. Bezeroaren errendimendua neurtu eta hoberen egokitzen den entrenamenduaren jarraipena egiten da bertako instalazioen erabilera eginez; hala nola, zinta, bizikleta eta arraun ergometroa.

Euskal Herri mailako kirolari profesional eta kirol talde federatuen entrenamendu eta jarraipena eramaten du Arratibelek. Kirolaren eta probaren arabera, jarraipena kontsultan bertan edota bertatik kanpo egiten da.

Eta orain, Tolosa Kirol Medikuntzaren zerbitzua zabaltze aldera,urritik aurrera Ordiziako Majori kiroldegian arituko da Iñaki Arratibel.Ordua eskatzeko betiko TKMko telefonora deitu behar dela esan du, edo helbide elektronikora idatzi.

  • Helbidea: Iurre auzoa, 21-22 behea
  • Telefono zenbakia: 943 57 06 71
  • Helbide elektronikoa: info@tolosakirolmedikuntza.com
  • Sare sozialak: @tolosakirolmedikuntza

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!