Nerea Eizagirre Espainiako selekzio absolutuaren deialdian sartu da

Ataria 2020ko urriaren 16a

Nerea Eizagirre, Realaren entrenamendu batean. REAL SOCIEDAD

Maila beheragoko Espainiako selekziotan izan da tolosarra, baina lehen aldiz jaso du talde absolutuaren deia.

Nerea Eizagirre Realeko jokalari tolosarrak Espainiako selekzio absolutuarekin debuta egin dezake datorren urriaren 23an. Espainiak Txekiar Errepublikaren aurka jokatuko du Sevillan, 2022ko Eurokoparen sailkapen fasearen barruan. Guztira 23 dira deialdian sartu diren jokalariak. Jorge Vilda Espainiako selekzioaren hautatzaileak azaldu duenez, "Nereak aurkariak atzean uzteko duen gaitasuna jokalari gutxik dute. Oso ondo ezagutzen dugu, beheko mailetan izan dugulako eta uste dugu taldeari gauza asko emateko gai dela".

Iazko maiatzean ere jaso zuen Espainiako selekzio absolutuaren deia Eizagirrek, Realak Atletico Madrilen aurka Erreginaren Kopa irabazi eta gero. Orduan, baina, orkatilan lesioa zuenez ez zen egonaldira joan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!