Gehigarria: osasuna eta ongizatea

Agur bizkarreko minari

Ataria 2020ko urriaren 19a

Tolosako Rondilla kaleko 48. zenbakian aurki dezakezu San Miguel Kiropraktika Zentrua. Bizkarreko arazoei aurre egiten laguntzen du-ten teknikak erabiltzen dituzte.

Gerriko minak, bizkarrekoak, lepokoak edota buruko minak dituen bezeroak inguratzen dira gehienbat bertara. Hala ere, kiropraktikaren onuraz gozatzeko, mina edukitzea ez dela baldintza dio Unai Muñoz kiropraktikoak.


Bizkarreko posizio eta mugimendu on bat berreskuratzen laguntzea dute helburu. Azken batean, horren bidez lortzen du gorputzak bere minei aurre egitea.

Lehen aldiz kontsultara joatean, bezeroaren arazoa zehazki zein den aztertzen dute, bereziki, kasu horretan laguntzerik duten edo ez esango dutelako. Posturaren analisia egin eta gero, zuzentze saio batzuk egiten dituzte, eta amaitzean, konparaketa bat egiten dute posturan izandako aldaketak ikusteko.

Bezeroarekiko arreta eta inplikazioa nabaria da atetik sartzen zarenetik, Monika Crespillok ematen du ongietorria, eta Unai Muñoz arduratuko da gure bizkarra zuzentzeaz, bizi osasuntsu bat eraman ahal izateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!