Koronabirusa

Asuncion astelehenean hasiko da ohiko jardunarekin, eta ez bihar

Ataria 2020ko urriaren 14a

Asuncion klinikak jakinarazi duenez, zuzendaritzak eta Osasun sailak erabaki dute ospitaleko ohiko jardunaren itzulera "mailakatuagoa" izatea eta astelehenarte atzeratzea. 

Esan dutenez gaur jakin dute beste langile batek positibo eman duela, 37 direlarik beraz positibo eman duten langileak. Astelehenean hasiko dira kirurgiak egiten eta larrialdietara gerturatzen direnak ere ordutik aurrera artatuko dituzte. "Ostiralean, aurreikusi bezala, PCRak egingo dizkiete langileei eta gaur gauean bukatuko dira ospitaleko desinfektatze lanak", gaineratu dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!