Botikina eskatzeko mobilizatuko dira

Tolosaldeko Ataria 2020ko urr. 14a, 12:39

Amarotzen farmazia kendu zuten eta botikin baten beharra aldarrikatu dute auzotarrek; larunbatean aterako dira kalera.

2019ko uda hasieran, Amarotz auzoan zegoen Azpiroz farmazia Larramendi auzora lekualdatuko zela jakin zuten bizilagunek. Haren ordez, baina, Eusko Jaurlaritzari botikin bat jartzea eskatu zioten, baina ezezko erantzuna jaso dute eta hori dela eta Berandu baino lehen botikina Amorotzen leloarekin kotxe-martxa eta elkarretaratzea egingo dituzte larunbat honetan. 10:30ean aterako dira Amarozko frontoitik eta 12:00etan Tolosako udaletxe aurrean egingo dute protesta.

Botikinaren beharra aldarrikatzen dute auzotarrek eta gaia lantzeko hirurogei bat auzotarrek batzordea sortu dute. Estrategia ezberdinak garatzea da helburua, eta baita mobilizazioak deitzea ere, larunbat honetakoa izango delarik lehena. 

Egoera «tamalgarria» dela diote, auzotarrak Berazubi auzora joan behar direlako farmaziara joan behar diren guztietan. «Jaurlaritzak emandako ezezkoa distantzian soilik oinarritzen da, eta gure ustez hori ez da balizko argudioa. Dekretu baten arabera, distantzia neurriak bete ez arren, auzoan baldintza bereziak badira, posible da botikin bat zabaltzea», diote.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!