Rafa Gorrotxategik brontzezko bi domina lortu ditu International Chocolate Awards lehiaketan

Ataria 2020ko urriaren 5a

International Chocolate Awards lehiaketan bi txokolaterekin brontzezko domina bana eskuratu du Rafa Gorrotxategi konfiteroak.

Larunbatean banatu zituzten International Chocolate Awards lehiaketako sariak, eta bi brontzezko domina eskuratu ditu Rafa Gorrotxategi tolosar gozogile eta txokolategileak. Txokolate Bean to Bar Europa/Afrika sailean banatutako sariak izan dira bereak.

Bata Venezuelako Sur Del Lago kakaoarekin eta Zapiaingo Bizi-Goxo izotzezko sagardoarekin egindako txokolatearekin lortu du, eta bestea, berriz, Akesson familiako Madagascar jatorriko %70eko kakaoarekin eginiko txokolatearekin. 

Hainbeste lehiakideren artean bi sari lortu izana, "poztasun handiarekin" hartu du Rafa Gorrotxategik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!