Ostadar taldearen aurka hasiko du liga TAKEk

Ataria 2020ko urriaren 2a

TAKE taldeko kideak denboraldi honetako entrenamendu batean.

Gipuzkoako emakumezkoen lehen mailako taldeak bihar, larunbata, 18:00etan, izango du partida Lasarten. 

Iñigo Irurtzun entrenatzaileak azaldu duenez, "pixka bat ezustekoan hartu dugu liga asteburu honetan hasiko denaren albistea. Uste genuen, martxan jartzekotan beranduago izango zela". Aurtengo denboraldirako helburua "ahal dena egitea" dela gaineratu du. "Behintzat aitzaki bat da kaletik eta etxetik ateratzeko, pandemiaz-eta ahazteko".

Taldea hiru jokalarik utzi dute: Marta Mendinueta, Maddi Lakunza eta Olaia Franco. Eta lehen taldera igo direnak bi izan dira: Jasone Zabala eta Irune Gurrutxaga. Denboraldi-aurrean berriro ere baloiarekin kontaktua izatea landu dute, sei hilabete jokatu gabe egon ondoren. Ez dute partidarik jokatu denboraldi-aurrean eta biharkoa izango da lehen partida, bai ligakoa eta baita orokorrean denboraldikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!