Tolosako Abesbatza Jaialdia 2020

Gaur jarri dira salgai 2020ko Tolosako Abesbatza Jaialdiko abonamenduak

Josu Artutxa Dorronsoro 2020ko urriaren 1a

Hilaren 11ra bitarte eros daitezke, 50 eurotan; sarrerak urriaren 17an jarriko dituzte salgai. Urriaren 25ean, 30ean eta 31ean, eta azaroaren 2an izango dira jaialdiko saioak, Andre Maria eta San Frantzisko elizetan eta Leidor aretoan.

Nazioarteko kutsurik gabe, baina hemen da 2020ko Tolosako Abesbatza Jaialdia. Jakina zen antolatzaileek zerbait ospatzeko asmoa zutela, lehiaketarik gabe, baina abesbatzen espirituari eutsiz. Egoerak hala baldintzatuta, formatu txikiagoan, eta beharrezko neurri guztiak hartuz, 7 saio antolatu dituzte. Lehena, urriaren 25ean izango da, Andre Maria elizan. 19:30etik aurrera, Hodeiertz eta Orotih abesbatzek eskainiko dute kontzertua.

Bada, gaur jarri dira salgai lehiaketarako abonamenduak, tickets.kutxabank.es webgunean. Hilaren 11ra bitarte egongo da erosteko aukera, 50 euroren truke. Saioetarako sarrerak, berriz, urriaren 17tik aurrera (19:45) jarriko dituzte salgai, aipatutako webgune horretan. Sarrera bakoitzak 12 euroko kostua izango du. Leidor aretoko saioetarako, gainera, zenbakituak izango dira sarrerak.

 

2020ko Tolosako Abesbatza Lehiaketako egitaraua:

Urriak 25, igandea.

  • 19:30. Andre Mari Eliza. Hodeiertz abesbatza eta Oroith abesbatza. Requiem, Op. 48 (Gabriel Fauré).

Urriak 30, ostirala.

  • 20:00. Leidor aretoa. Conductus Ensemble. Bach ispiluaren aurrean.

Urriak 31, larunbata.

  • 12:30. Leidor aretoa. Gaudeamus korala. Zer duzu Laika? eta Hurkus errementaria (David Azurza).
  • 20:00. Leidor aretoa. KUP taldea. Requiem Alemaniarra (Johannes Brahms).

Azaroak 1, igandea.

  • 12:30. Leidor aretoa. Suhar korua. Mundutik etxera, etxetik mundura.
  • 16:45. San Frantzisko eliza. Kea ahots taldea eta El leon de oro. Musika garaikidea (F. Guerrero, T. L. de Vitoria eta A. Lobo) eta Meza bi abesbatzentzat.
  • 20:00. San Frantzisko eliza. Euskal Herriko Gazte Abesbatza. In Memoriam.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!