Joseba Iturberen argazkia izango da Tolosanklisk egutegiko azala

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 29a, 11:58
2021eko egutegiko azaleko irudia. JOSEBA ITURBE

1.463 boto jaso dira guztira datorren urteko egutegiko azaleko argazkia aukeratzeko, eta epaimahaiak ere aukeratu ditu hilabete bakoitzerako argazkiak.

Azaleko argazkia herritarrek aukeratu dute euren botoekin, eta, epaimahaiak hautatu ditu urteko hamabi hilabeteetako argazkiak. Guztira 1.463 boto eman dituzte herritarrek. Eguzkia izkutatzen ari denean, lainoak gorritzen direnean, zeruaren kolorea aldatzen ari denean eta kaleko argiak pizten hasten direnean izeneko argazkia izango da datorren urteko egutegiaren azalean agertuko dena. Guztira 483 boto jaso ditu argazkiak.

Urteko hilabeteetako argazkien aukeraketa egiterakoan, epaimahaiak aurkeztutako argazkien egokitasuna eta kalitatea baloratu ditu. Azaleko irudiaren egileak 600 euroko saria jasoko du eta hilabete bakoitzean agertuko den argazkien egile bakoitzak 200 euro. Bozka ematen parte hartu dutenen artean tablet bat ere zozkatu da, eta irabazlea Edurne Jauregi Leunda izan da. 

Bestalde, antolatzaileek adierazi dutenez, argazkietako bat lehiaketatik kanpo geratu da, irregulartasun nabarmenengatik. "Regando izeneko argazkiak 153 boto jaso zituen une berean, guztiak ordenagailu beretik bidalita, botoa emateko epea amaitu baino hamar minutu lehenago. Irregulartasun honek arauz kanpoko jokabidea adierazten du, eta ondorioz, lehiaketatik kanpo geratu da", azaldu dute.

Hauek dira hautatu dituzten irudiak hilabete bakoitzerako:

Urtarrila: Elur ura. Irati Sorondo.

Otsaila: Tolosako kaioa. Blanca Goñi.

Martxoa: Oria ibaia zulotxo batetik. Irati Sorondo.

Apirila: Fuente Sputniks. Miguel Cortés.

Maiatza: Errotako inguruak. Javier Zabala.

Ekaina: La vida en torno al río. Migel Angel Uranga.

Uztaila: Ibaia eta kirola. Juanan Dorronsoro.

Abuztua: Zubitik. Juanan Dorronsoro.

Iraila: Putzua. Ana Eizmendi.

Urria: Argiak ibaian. Javier Zabala.

Azaroa: Behelainoa Oriatik barrena. Idoia Zabaleta.

Abendua: Argi itzalak. Maider Gaztelumendi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!