Kotxearen erabileraz hausnartzeko

Ataria 2020ko irailaren 22a

Kotxerik Gabeko Eguna da gaur, eta gaztetxoenak sentsibilizatzeko helburuz hainbat ekitaldi izan dira Tolosan. Esaterako, Bizibira berezia egin dute goizean Alondegian malabar eta antzerkiarekin.

Bestalde, Mugikortasun Astearen barruan, bihar, etzi eta ostiralean udaltzainek Irene Caminos trial rider-ak lagunduta bide-heziketa eskolak emango dizkiete gazteei, eta bihar margotuko dute Larramendiko behin behineko biribilgunea, bihar eta etzi proba moduan erabiltzeko. Proba horren emaitzak erabakigarriak izango direla esan dute Tolosako Udaletik, ingurune honetan zein neurri hartu erabakitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!