2020/09/26 12:00
Tolosaldean euskararen alde lanean aritu diren eragile, talde eta norbanako ugariren lana eta lorpenak aitortuko dira Tolosako Leidor aretoan egingo den Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan ekitaldian. Galtzaundi Euskara Taldeak antolatutako saioa da. Musika, umorea eta bertsoak uztartuz, eskualdeko herrietako hainbat protagonisten testigantzak jasoko dira ekitaldian. Euskaraldiaren Tolosaldeko aurkezpena egiteko ere baliatuko da hitzordua.
Gonbidapenak eskuratzeko: Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 6, Tolosa), 943 655 004 edo galtzaundi@galtzaundi.eus
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?