2020/09/24 19:30

Amalur jardunaldiak. Hitzaldia

Amalur  jardunaldiak. Hitzaldia
Leidor antzokia, Tolosa

Amalur jardunaldien barruan Alex Txikonen hitzaldia:

Alex Txikonen espedizioak: bidaiatzeko eta mundua ezagutzeko aitzakia.

Alex Txikonek kontatuko du bere espedizioei esker, besteak beste, Himalaian 30 bider baino gehiagotan izan dela (batzuetan errepidez, Espainiatik abiatuta), penintsula antartikoa eta Groenlandia korritu dituela, edo motoz Indiako iparraldean ibili dela. Abentura horiek bilakaera bat ekarri dute eta horiek eragin dute Alex gaur egun den bezalakoa izatea.

Euskaraz. Sarrera dohainik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!