Larramendi auzoko garaje batean sua piztu da

Ataria 2020ko irailaren 9a

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, Tolosako Larramendi auzoko 25 zenbakiko -2 solairuan piztu da sua. Egoera "kontrolpean" dutela baieztatu dute.

Larramendi auzoko 25 zenbakiko etxebizitzako -2 solairuan zegoen auto batek sua hartu duela azaldu du Udaltzaingoak. Suhiltzaileak bertaratu dira berehala, eta egoera "kontrolpean" dutela baieztatu du. "Oraindik ez dakigu zenbateko kalteak eragin ote dituen", jakinarazi dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!