Agurra, metal estiloan

Ataria 2020ko irailaren 3a

Hilotz taldeak, Agur izeneko abestiaren bideoklipa kaleratu berri du; Etxahun Urkizu tolosarra taldeko bateria jotzailea da. Gainera, Xanti Nazabal dantzari tolosarra bideoklipeko protagonistetako bat da.

Agurraren moldaketa bideoklip artistiko batekin lagundu du Hilotzek. Irudien bitartez, dantzatzeko modu tradizionala eta garaikidea elkartu ditu, aurrez aurre ezarriz. Aritz Larrea eta Aitor Zarzuelok ekoitzi dute bideoa.

Hain justu, Hilotz taldeak irailaren 15ean kaleratuko duen Aske diskoko 11 abestietako bat da Agur. Aurrez, Hil ala Bizi eta Giza Ankerkeria diskoak kaleratu zituen taldeak, 2012an eta 2016an, hurrenez hurren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!