Tolosa CF Atletismo eskola martxan hasteko prest dago

Ataria 2020ko abuztuaren 27a

Irailaren 7tik aurrera hasiko da lanean atletismo eskola, eta izena emateko aukera zabalik dago.

Tolosa CF Atletismo eskolak prest du ikasturte berria. Irailaren 7tik aurrera martxan jarriko dute.

Infantil mailako haurrek (2007-2008 jaioak) astelehen, asteazken eta ostiraletan entrenatuko dute 17:30ean hasi eta 18:45era bitartean. Alebin mailan daudenak, (2009-2010 jaiotakoak) astelehenetan eta asteazkenetan entrenatuko dute 17:30etik 18:30era. Azkenik, Benjaminek (2011-2012 jaiotakoek) bi egun edukiko dituzte aukeran. Asteartea eta/edo ostirala, kasu honetan ere, 17:30etik 18:30era entrenatuko dute.

Era berean, maila ezberdinetako haurrek, irailean zehar konpromisorik gabeko froga egiteko aukera izango dutela aurreratu dute. Izena emateko aukera zabalik dute.

Edozein zalantza edota kezka duenak 676 487 222 telefono zenbakira deitu dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!