AD Alcorcon taldean arituko da Gorostidi

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 13a

Ander Gorostidi tolosarra AD Alcorcon taldean arituko da datorren hiru denboraldietan. Gorostidi, azken denboraldi honetan, Realeko bigarren taldeko kapitaina izan da eta sei gol sartu ditu. 

Datozen hiru denboraldietan Bigarren Mailako AD Alcorcon taldearekin jokatuko du Ander Gorostidi tolosarrak. Hamabi urte zituela iritsi zen Gorostidi Zubietara eta, ordutik, Realeko jokalari izan da, orain arte. Azken lau denboraldietan Ligako Bigarren B Mailan aritu da Sanse taldearekin eta, guztira, 98 norgehiagoka jokatu ditu. 

AD Alcorconek erosi egin du jokalaria, baina, etorkizunean, Gorostidi berreskuratzeko eskubidea gorde du Realak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!