Udako boleibol txapelketarako izen ematea ireki dute

Ataria 2020ko abuztuaren 8a

Antolatzaileek azaldu dutenez, ezingo dute ziurtatu txapelketa egingo denik datak gerturatzen diren arte. Aurre inskripzioa egiteko azken eguna abuztuaren 21a izango da. 

Txapelketa egingo den ala ez oraindik erabaki ez duten arren, aurretik "gauzak lotzen" hasi nahi dutela adierazi dute egitasmoko antolatzaileek: "Ordurako dena antolatuta izateko, zenbat taldek parte hartuko luketen jakin beharra daukagu. Horren arabera, egun kopurua aldatu daitekeelako, besteak beste". 

Taldeen kopurua gutxi gorabehera jakiteko aurre inskripzio galdetegi bat jarri dute martxan; abuztuaren 21a izango da betetzeko azken eguna. Dena den, txapelketa egingo dela erabakitzen badute, aurrez izena eman duten taldeek behin betiko inskripzioa ere bete beharko dute.

Tolosako zezen plazan egingo da txapelketa aurten, eta partidez gain, ez da aparteko ekitaldirik antolatuko (aurreko urteetan kontsumitzeko eta salerosketarako gunea jarri izan dute). 

Informazio gehiago lortzeko eta aurre inskripziorako galdetegia eskuratzeko egin klik hemen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!