Jokoan Berazubiko pala txapelketako finalaurrekoak

Ataria 2020ko abuztuaren 3a

Sailkapen fasea eta final-laurdenak amaituta, finalerdiak aste honetan zehar jokatuko dituzte. Finalak, berriz, ostiralean izango dira. 

Emakumezkoetan, joan etorriko partidak jokatu zituzten eta lehen bi sailkatuek finala ostiralean jokatuko dute. Partidan Rodasek eta Lopetegik aurrez aurre edukiko dituzte Karrera eta Murua. 

Gizonezkoetan, berriz, gaur eta asteazkenean jokatuko dira lehenengo eta bigarren mailako finalaurrekoak. Gaurko lehen norgehiagoka arratsaldeko zazpietan izango da: Gurruk eta Arrietak neurtuko dituzte indarrak Salegiren eta Zelaiaren aurka. Bigarren mailako partida horren ondoren, 19:45ean jokatuko da lehen mailako finalerdia: Zubiria eta Arregi arituko dira Loidiren eta Eskuderoren kontra.

Asteazkenean ere, ordutegi bera mantenduko dute eta beste finalerdiak jokatuko dira. Bigarren mailako finalerdian, alde batetik, Laso eta Beloki arituko dira eta Aldazabal eta Maiza, bestetik. Lehen mailako finalaurrekoan, berriz, Mendigain eta Laamirni bikoteak Gereñu eta Zabala bikotea edukiko du aurrez aurre. 

Kategoria guztietako finalak ostiralean jokatuko dira eta antolatzaileek azaldu dutenez, arratsaldeko seiak aldera hasiko da jaialdia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!