Egoerak eskatzen dituen ezohiko neurri guztiak hartuz ari dela Tolosa normaltasun berrira egokitzen adierazi du Tolosako Udalak. "Guztiontzat herri segurua izan dadin. Zatoz gurera. Ezagutu Tolosa" lelopean bideoa zabaldu dute.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!