Gure Txokoa

Juantxo Zeberio, Maddi Oihenart eta Gorka Benitez

Ataria 2020ko abuztuaren 3a

Urmuga proiektuaren barruan Urbian egindako geldialdian, Juantxo Zeberio, Maddi Oihenart eta Gorka Benitez.

 

Osasun krisiak gogor jo du eta oraindik ere asko falta da suspertzeko. Aurtengo uda berezia izango da oso, eta berezitasun hori, halabeharrez, kulturgileek jasango dute gehien. Herri eta auzoetako festarik ez da egingo eta hortaz, kultur ekitaldiak nabarmen jaitsiko dira. Beraientzat garai oso zailak datoz eta hori kontuan izanik, plazaratzeko beste modu bat ematea erabaki dugu TOLOSALDEKO ATARIA-n.

Hori da GURE TXOKOA ekimena, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutako ekimena. Eta gure txoko honetako bideo bat da hau.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!