Pica d'Estats eta Pic Long ingurura irteera, Oargirekin

Ataria 2020ko uztailaren 29a

Argazkia: www.espaciorural.com

Oargi Mendi Elkarteak Pirinioetara irteera antolatu du abuzturako.

Tolosako Oargi Mendi Elkarteak Pirinioetara joateko irteera antolatu du. Abuztuaren 8an aterako lirateke Tolosatik, eta itzulera eguna abuztuaren 16an, igandean, izango litzateke.

Lehenengo egunetan Pica d’ Estats (3.143 metro) ingurura joango direla aurreratu dute, eta ondoren Pic Long (3.192 metro) inguruan ibiliko liratekeela. Informazio gehiago eskuratzeko oargimendi@gmail.com helbidera idatziz jarri daiteke harremanetan. Bulegoko ordutegia, berriz, astelehenetan eta ostegunetan, 19:00etatik 20:30era da.

Bestalde, aurreratu dute abuztuak 7tik 24ra bitarte bulegoa itxita egongo dela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!