Gehigarria: etxebizitza

Argazkia arkitekturari

Ataria 2020ko uztailaren 30a

Messe Basel New Hall, Basilea (Suitza). Arkitektoak: Herzog & de Meuron.

Arkitektura-argazkilaritza beharrezko tresna da arkitektura munduan zehar zabaldu eta erakusteko, eta horretan ari da Eneko Garin arkitektura-argazkilaria.

Argazki-erreportajeen bitartez, arkitektoen, barne diseinatzaileen, eraikitzaileen eta etxe komertzialen proiektuak dokumentatzean datza bere lana. Proiektuak bere osotasunean erakustea izaten du helburu, orokortasunetik xehetasunetara, bakoitzak dituen indarguneak azpimarratuta.

Arkitekturak eta argazkilaritzak elkarbanatzen dituzten zenbait kontzeptu lantzen ditu etengabe: argia, bolumena, espazioa, proportzioak, armonia, testurak, koloreak… Guzti horien oreka ezinbestekoa da emaitza on bat lortzeko.

Enkarguz egiten dituen lanez gain, bere kabuz proiektu pertsonalak ere burutzen ditu. Horietan, arkitekturako kontzeptuak muturrera eramaten ditu eta abstrakzioarekin gehiago jokatzen du.

Proiektu hauetako argazkiak egokiak izan daitezke barne-dekoraziorako, eta horregatik, formatu eta tamaina ezberdineko koadroak eskuratzeko aukera ere eskaintzen du.

  • Telefono zenbakia: 680 87 70 35
  • Webgunea: www.enekogarin.com
  • Emaila: info@enekogarin.com

Saint Benedict Chapel, Sumvitg (Suitza). Arkitektoa: Peter Zumthor.

Autosilo balestra, Lugano (Suitza). Arkitektoa: Carlo Cesarini.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!