Edonola ere, prebentzio eta segurtasun neurriak hartzen jarraituko dute. Tolosako Udalak azaldu duenez, egoera epidemiologikoaren arabera eta datuetan oinarrituta hartuko ditu erabakiak.
Astelehenetik aurrera berriz irekita egongo dira Usabal eta Berazubi kiroldegietako gimnasioak, eta helduei zein haurrei zuzendutako kirol ikastaroak ere martxan egongo dira. Azken egunetako koronabirus datuak oinarri hartuta, udalak berriz ere zerbitzu guztiak berreskuratzea erabaki du.
Edonola ere, prebentzio eta segurtasun neurriak hartzen jarraituko dute. Tolosako Udalak azaldu duenez, egoera epidemiologikoaren arabera eta datuetan oinarrituta hartuko ditu erabakiak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?