«Bezero askorentzat sektore ezezaguna da, ezjakintasunagatik, asko erreparatzen diote prezioari. Hala ere, horren atzean kontuan hartu beharreko gauza gehiago daude. Bezero gehienak oso ezagunak dira; hori dela eta, ingurukoekin dugun gertutasuna, gardentasuna eta konfiantza dira gure indarguneak. Harreman guztietan, segurtasun handia eskaintzen dugu».
Aseguru mota ugari eskaintzen dituzte. «Ez gara soilik etxebizitzen, jabeen erkidegoen edota autoen arriskuez arduratzen. Besteak beste, osasun aseguruak edota bizitza aseguruak ere kudeatzen ditugu». Aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dute. «Ez ditugu aseguruak saltzen, aholkatu baizik». Gainera, erlazioa gertukoa eta pertsonala izan arren, App bat ere badute, bezeroek informazio guztia eskura izan dezaten.
Batez ere, bertako autonomo zein enpresa txiki eta ertainentzat (ETE) egiten dute lan. «Bezeroen babes osoa eta dituzten behar guztiak kudeatzen ditugu, merkatuan bilatzen dutena eskainiz. Independenteki egiten dugu lan, baina asoziazio baten barruan gaudenez, nahiz eta guk zuzenean babestea ez lortu, beti dugu norbaitengana joan eta babes hori eskatzeko aukera. Beraiei ahalik eta zerbitzu onena eman ahal izateko, lehen lerroan, kalitate oneneko hornitzaileak izatea nahi dugu».
Bezeroentzako erabateko prestutasuna da, langileen iritziz, enpresaren ezaugarri bereizgarrienetako bat. «Dirua alperrik ez xahutzeaz gain, denboran aurreztea edota kezkak uxatzea ere ahalbidetzen dugu. Ezohiko egoera honetan izugarri eskertu dute gure presentzia, geldirik egon direlako».
- Helbidea: Lopez Mendizabal kalea, 3, Tolosa
- Telefono zenbakia: 943 65 53 27
- Webgunea: www.lizaso.es
- Facebook: Lizaso Aseguru-Artekaritza