OLERKIA

Ilias, edo halako zerbait

Erabiltzailearen aurpegia Igor Estankona 2020ko uztailaren 17a

Ilias ez bazen

ez dakit nola zen

bere izena.

Emmanouil, agian.

Larratxoriak ibiliko dira, seguru,

bere etxe inguruan.

Itsasoa gauean.

Limoi usaina.

Greko demotikoz idatzitako oharrak

orrialdeen ertzetan,

euskara batua bezala kristal egoeran.

Atenasko teilatuak ez baziren

orduan ez dakit:

Parisko teilatuak izan bide ziren.

Bestela ez dakit.

Eguzkia sartzen.

Iraileko eguzki bat putzuetan.

Eta noiz itzuliko gara Hirakliora,

arantza hura kentzeko?

Noiz margotuko dugu ogi luze bat

eta ogi hori jan,

gas bihurtutako gure lagunekin?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!