Koronabirusa

Ordiziako fokua Tolosara iritsi da, 6 positibo egun bakarrean

Ataria 2020ko uztailaren 14a

Nekane Murga funtzioetan dagoen Osasun Sailburuak Ordiziako fokuan aurkitutako 75 kasuri Tolosako kutsatzeak gehitu behar zaizkiola esan du. Hala eta guztiz ere, egoerak beherazko joera hartu duela nabarmendu du.

Osasun Sailaren arabera, Ordizian atzo ez zen positiborik egon. Murgaren arabera, guztira 75 kasu baieztatu dituzte, eta joera, beherazkoa da. Aldi berean, foku hori zeharka Tolosara iritsi dela baieztatu zuen, "bigarren mailako kutsatzeak" aipatuz. Kasu honetan, datuek ez dute beheranzko joerarik erakusten, alderantziz. Atzo, Tolosan 6 positibo zenbatu zituzten COVID-19arekin. Azken zazpi egunetako daturik altuena (2-1-1-0-4-0-6).

Osasun Sailaren datuen arabera, eskualdean ez zen positibo gehiago agertu atzokoan. Gipuzkoan 14 izan ziren guztira; Bizkaian 11 eta Araban 2.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!