Auto bat espaloira igo eta bi pertsona zauritu dira Tolosan

Ataria 2020ko uztailaren 9a

Nafarroa etorbidean izan da ezbeharra. Auto batek aparkatuta zegoen beste baten kontra jo du eta arrastaka, biak espaloira igo dira, bertan zegoen adineko gizonezko bat harrapatuz. Gizon hori larri eraman dute Asuncion klinikara. Ertzaintzaren esanetan, gidariak konortea galdu du.

Tolosako Nafarroa etorbidean istripua izan da. Auto batek aparkatuta zegoen beste baten kontra jo du, gidariak konortea galdu ondoren, eta arrastaka, biak espaloira igo dira denda baten kontra joz. Espaloian zegoen 90 urte inguruko gizonezko bat harrapatu dute eta larri eraman dute ospitalera. Gidaria anbulantzian bertan artatu behar izan dute. Momentu honetan Nafarroa etorbidea itxita dago, eta auto pilaketak daude.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!