Koronabirusa

Tolosan positibo berri bat COVID-19arekin, Gipuzkoan 16

Ataria 2020ko uztailaren 9a

Osasun Sailaren datuen arabera, hirugarren egunez jarraian, eskualdean COVID-19 kasu bat agertu da. Gaur goizean, Ordiziako fokuaren jarraipen batzordean hartu du parte Tolosako Udalak. Herri horretan, 35 pertsona izan dira positibo eman dutenak dagoeneko, baina foku horri lotutako 58 kasu zenbatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, Tolosan COVID-19 kasu bat agertu da azken orduetan. Atzo 2 positibo zenbatu zituzten, Ibarran, bat.

Gipuzkoako datuei dagokienez, Osasun Sailak 16 positibo plazaratu ditu, 12 Ordiziako fokuari lotuta; Bizkaian 5 eta Araban 9.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!